Izaba 2017ko argazkiak/ Fotos de Izaba 2017

Argazkiak ikusteko klikatu hemen/ Todas las fotos en el siguiente enlace:

Izaba 2017 argazkiak

Advertisements

Hara eta hona / De aquí para allá

Bi eguneko ibilaldiaren ostean bordan gara berriro. Abentura polita pasa dugu elkarrekin. Lehen egunean Izabatik abiatu ginen eta 20 km-ko paseotxoari ekin genion. Eguraldia lagun, primeran iritsi ginen Otsagabiara. Bertan ibaian bainatu eta parrila goxoa jateko aukera izan genuen. Otsagabiako kanpingera abiatu ginen afaldu ostean. Zoritxarrez zaparrak harrapatu gintuen eta ustekabean esnatu ginen aterpean jartzeko. Azkar lortu genuen aterpea eta susto batean geratu zen dena.

//platform.twitter.com/widgets.js

Goizean goiz esnatu gintuen eguzkiaren argiak eta dutxa bero bat hartu ostean frontoiean gosaldu genuen. Euria ari zuenez kotxeetan abiatu ginen Abaurrea garaira. Bertan genuen zain Joxe. Bere etxeko ateak zabaldu eta herria erakutsi zigun. Bestalde bi inkorporazio izan ditugu gurean. Myriam eta Aitor. Gurekin egongo dira udalekua amaitu arte.

//platform.twitter.com/widgets.js

Atzo goizean Uno para ganar jolasa egin genuen bordan eta arratsaldean Rincón de Belaguan izan ginen hainbat jolas egiten. Gauean basoan barrena sartu ginen txilipituen jolasa egiteko. A ze sustoak hartu genituen (bai gazteak eta baita begiraleok ere).

//platform.twitter.com/widgets.js

—–CAST—–

Tras una caminata de dos días ya estamos de vuelta en la borda. Hemos pasado una bonita aventura juntos. El primer día salimos de Izaba y comenzamos con un paseito de 20 km. Con el tiempo a favor llegamos frescos como lechugas a Otsagabia. En el pueblo nos bañamos en el río y cenamos una rica y dietética parrillada de chorizo y panceta. Después de cenar nos dirigimos al camping. Por desgracia nos pilló la lluvia y nos despertamos en busca de cobijo. Rápidamente nos pusimos a cubierto y todo quedó en un susto.

Por la mañana nos despertó la luz del sol y trás darnos una ducha caliente desayunamos en el frontón de Otxagabia. Ya que llovía nos dirigimos a Abaurrea alta en coche. Allí nos esperaba Joxe quien durante dos días nos ha abierto las puertas de su casa. Hemos tenido dos incorporaciones: Myriam y Aitor, que se quedan con nosotros hasta acabar el campamento.

Ayer a la mañana hicimos el juego “uno para ganar” en la borda y a la tarde nos acercamos a “Rincón de Belagua” para hacer varios juegos. Al anochecer nos adentramos en el bosque para hacer el ya tradicional “txilipituen jolasa”. ¡Menudo miedo pasamos! (tanto los jóvenes como los monitores).

Lehen egunak / Primeros días

Indartsu hasi dugu udalekua. Astelehenean Txamantxoia igo genuen. Azken egunetako euriaren ostean, eguraldi paregabea izan genuen. Astearte goizean “Belaguako konkista” dinamikari eman genion hasiera.

//platform.twitter.com/widgets.js

Belaguako jauna hil dute bere tronua hartzeko lehia bizia piztu da. Lau leinu eta helburu bakarra, Belaguako konkista!

Taldeak egin ostean gazte talde bat “Izaba Txef” dinamikaren barruan sukaldean laguntzen hasi zen. Ez dakigu tipularen eraginez edo emozioak jota baino malkoren bat ikusi genuen haien begietan.

//platform.twitter.com/widgets.js

Taldeak eginda lehia hasi da. Lehen jolasak burutu ditugu eta gazteek sekulako maila erakutsi dute, zentzu guztietan.

Atzo goizean arrakoko ur-jauzian izan ginen eta arratsaldean taldeen dinamikarekin jarraitu genuen. Hemen uzten dizkizuegu irudi batzuk.

//platform.twitter.com/widgets.js

Bihar Otsagabiara abiatuko gara, bertan lo egin eta etzi Abaurreara iritsiko gara. Bi egunetako ibilaldia izango da eta honen berri Twitter bidez emango dizuegu.

———- CAST ———-

Hemos comenzado con fuerza el campamento. El lunes hicimos cumbre en Txamantxoia. Tras el mal tiempo de los últimos días, disfrutamos de un tiempo estupendo para subir al monte. El martes a la mañana dimos comienzo a la dinámica “La conquista de Belagua”.

Han matado al señor de Belagua. Una encarnizada lucha ha comenzado para ocupar su trono. Cuatro linajes y un solo objetivo, ¡la conquista de Belagua!

Tras definir los grupos comenzamos con la dinámica “Izaba Chef”. Quizá fuera la cebolla, pero vimos algunas lágrimas de emoción.

Una vez formados los grupos ha comenzado la competición y hay que reconocer que los jóvenes tienen un gran nivel en todos los sentidos.

Hoy a la mañana hemos visitado la cascada de Arrako y por la tarde hemos seguido con la dinámica de grupos. Aquí os dejamos unas imágenes.

Mañana saldremos hacia Otsagabia, dormiremos allí y pasado mañana llegaremos a Abaurrea Alta. Será una marcha de dos días y os informaremos de lo que suceda mediante Twitter.